Building a Green Gastronomic City
4 maiatza 2022
Sasoiko pintxoa LABEko 360º gelan.
Gure tokiko gastronomiaren ekonomia zirkularra bultzatuko duten irtenbideak elkarrekin sortzeko helburuarekin, BCC Innovationek, Basque Culinary Centerreko Teknologia Zentroa, “Building a Green Gastronomic City” proiektua sortu du. Proiektu honen esparruan, LABe Restauranten jardunaldi ireki bat antolatu genuen herritarrentzat, hiriaren zaporea eta kultura ezagutzeko eta herritarrak elikadura-sistemaren erronkei buruz kontzientziatzeko, BCC Innovation-eko sukaldaritza-taldeak prestatutako plateren bidez.
Labe Restauranten benetako ingurunean, Gastrokultur jardunaldia elikagaien sektoreko hainbat adituk eskainitako 5 hitzaldirekin eta mahai-inguru batekin hasi zen. Esperientzia gastronomiko batekin amaitu egin zen, 360º gela esperimentalean, “Behin-behinekotasuna udazkenean” izenarekin.
Gela horretan, porru bidezko sasoiko tokiko pintxo bat dastatu zen, zati guztiak erabiliz, desperdiziorik sortu gabe. Bertan, proiekzio-teknologiak erabiliz, etxalde ekologiko bat erakutsi zen bost zentzumenen bidez lagunduta.
“Building a Green Gastronomic City” BCC Innovationeko Iraunkortasun eta Analisi Sentsorialeko taldeek gauzatutako eta EITFOODek finantzatutako proiektua da, Europako Bauhaus Berriaren barruan dagoena. Europako Batzordeak abiarazitako ingurumen-, gizarte- eta kultura-ekimen bat da, topagune inklusibo bat sortzeko. Bertan, hainbat eragilek (adituak, hornitzaileak, ekoizleak, ostalariak eta kontsumitzaileak) esku hartu ahal izango dute etorkizunean hirietan bizitzeko moduak diseinatzeko eta eraikitzeko, iraunkortasuna eta nortasun gastronomikoa ardatz hartuta.
Notice: Undefined variable: id in /var/www/vhosts/labe-dgl.com/httpdocs/wp-content/uploads/cache/59c9a5bf7b27e785cc7c09ea8773c54654a02938.php on line 44