Espazioak

Gastronomia, teknologia eta elikadura uztartzen dituzten proiektuei eta negozioei bultzada emateko espaziorik onena.

Laborategi bizi eta moldakor bat, proiektuak garatzeko eta bultzatzeko tresnez eta teknologiez hornitua, etorkizuneko gastronomia egia bihurtzeko.

Co-working

Flex desk erako bulegoa, 30 pertsonarentzako lekuarekin eta ekipamendu honekin: kafea hartzeko gunea, deiak egiteko banakako kabina, bilera aretoa, armairua, prototipoak egiteko espazioetarako konexioa, abiadura handiko internet, eta inprimagailua.

Prototipoak egiteko espazioak eta sukaldeak

Ideiak mamitzeko eta probak egiteko tailerra. Prototipoak arin egiteko makinariarekin eta sukaldeekin hornituta.

Probak egiteko espazio gastronomikoa

Jendeari irekitako espazio bat, bi motatako jatetxe zerbitzuarekin eta produktu, zerbitzu eta esperientzien inguruko probak egiteko aukerarekin, aurrez aurre jarrita zure proiektuak izango duen hartzailerik zorrotzena: azken kontsumitzailea. Moldakorra eta…

Show & Tell

Ideiak eta proiektu berriak aurkezteko eta aditu, chef, inbertsiogile eta gastronomiaren sektoreko beste ekintzaile batzuekin jakintzak partekatzeko espazio bat.

Gara itzazu LABerekin zure proiektuaren edo negozioaren aukera guztiak.

Kontaktatu gaitzazu

Startups

Talentu eta ekintzailetzaren inkubagailua, proiektuak bultzatzeaz batera proban jartzen dituena kontzeptu gastronomikoak ingurune erreal batean.

Enpresak

Elikadura tresnak eta produktuak probatzen dituen laborategia, eta negozio lerro berriak garatzeko gunea.

Horeca

Formakuntza tekniko aplikaturako eta aholkularitza profesionalerako gune bat teknologia berrien eta gastronomia digitalaren alorrean.

Zer zapore du etorkizunak?