LABe – Digital Gastronomy Lab jatetxeko ekoizpenaz eta zerbitzuaz arduratuko den pertsona bat behar dugu, autokontrol sanitarioko irizpideak (APPCC) betez, eta BCCren izen ona sendotu beharko du.
Eskaintza gastronomikoa diseinatzen laguntzea, kozinatzea eta instalazioak garbi eta txukun mantentzea, prozesuak eta aurrekontu ekonomikoak betez.
TXANDEN ORDUTEGIA
Goizez: 09:00 – 17:00
Arratsaldez: 16:00 – 00:00
Lanaldi zatitua: 13:00 – 17:00 / 20:00 – 00:00
10 maiatza 2019
Erantzukizunak
- Zerbitzu gastronomikoak antolatzea eta prestatzea.
- Instalazioak garbi eta txukun edukitzea.
- Soberakinak kudeatzea.
- Eskaeretan laguntzea.
- Lehengaiak eta erabilitako produktuak kontrolatzea, kontserbatzea eta aprobetxatzea.
Trebetasunak
- Sukaldean esperientzia izatea.
- Basque Culinary Centerreko graduatua izatea.
- Abangoardiako sukaldaritza-teknikak ezagutzea.
- Ordutegi-malgutasuna izatea.
- Talde-lana
- Hizkuntza: gaztelera. Ingelesa eta euskara jakitea aintzat hartuko da.
Interesatuta zaude? Bidali eskaera eta harremanetan jarriko gara zurekin.
Eskatu enplegu hau