Pertsona bat behar dugu LABe – Digital Gastronomy Lab-eko jatetxean tabernako eta kokteleriaren eskaintza diseinatzeko, kudeatzeko eta abiarazteko. Produkzioa zentroan aurreikusitako jarduerara egokitu beharko du, ezarritako kalitate-irizpideak bete eta BCCren ospe ona indartu bitartean.
Bere eginkizunak izango dira tabernako eta kokteleriaren eskaintza antolatzea, prestatzea eta abiaraztea, eta edarien proposamena diseinatzen eta ezartzen laguntzea. Lehengaien eskaerak egitea, tabernako eta kokteleriaren zerbitzuan parte hartzea, instalazioak garbi eta txukun edukitzea eta prozesuak eta aurrekontu ekonomikoak betetzea.
10 maiatza 2019
Erantzukizunak
- Kokteleriaren eta barrako eskaintza eta zerbitzuak planifikatzea, antolatzea eta kudeatzea.
- Instalazioak garbi eta txukun edukitzea.
- Jarduera gauzatzeko behar diren lehengaiak eta tresnak eskatzea, eta beharrak arduradunari jakinaraztea.
- Zerbitzu prozesu eta teknika berrien ezarpena bultzatzea, adostutako irizpideei lehentasuna emanez.
- Prestakuntza- eta motibazio-proposamenetan aktiboki parte hartzea.
- Kontrol ekonomikoa egitea, aurrekontuak betez.
- Soberakinak kudeatzea.
Trebetasunak
- Koktelgintzan eta barran esperientzia izatea.
- Abangoardiako sukaldaritza-teknikak ezagutzea.
- BCCko graduatua izatea kontuan hartuko da.
- Ordutegi-malgutasuna izatea.
- Talde-lanean eta bezeroen aurrean lan egiteko gaitasunak izatea.
- Hizkuntzak: gaztelania eta ingelesa. Euskaraz jakitea aintzat hartuko da.
- Bulegomatika: posta elektronikoa, Excel
Interesatuta zaude? Bidali eskaera eta harremanetan jarriko gara zurekin.
Eskatu enplegu hau