Analisi sentsorialeko espezialista

Eskatu enplegu hau

Gastronomiaren eta bere balio-katearen munduan nazioartean aitzindaria den erakunde baten parte izan nahi al duzu? Berrikuntza eta ikerketa gustuko al dituzu? BCC INNOVATIONek, Basque Culinary Centerren (Donostia) diziplina arteko ikerketa- eta berrikuntza-zentroak, honako profil profesional hau sartu behar du bere taldean:

20 maiatza 2019

Erantzukizunak

Gastronomiaren munduaren barruan, ikerketa-proiektuak garatzeaz arduratuko da, arlo hauetan laguntzeko:

  • Elikagaien eta pertsonen arteko harremana aztertzera bideratutako proiektuak
  • Enpresentzako produktu berriak garatzera bideratutako proiektuak
  • Kontsumitzaileak askotariko testuinguruetan bizi dituen esperientzien balorazioari buruzko ikerketa-proiektuak
  • Argitalpen zientifikoetan eta txostenetan ekarpenak egitea

Trebetasunak

  • Unibertsitateko titulua edukitzea (ahal izanez gero Elikagaien Zientzia eta Teknologia, Agronomia Ingeniaritza, edo Gizarte Zientziak edo antzekoak), eta esperientzia izatea zientzia sentsorialaren eta kontsumitzailearen zientziaren arloan. Kontuan hartuko da doktoretza izatea.
  • Esperientzia izatea zientzia sentsorialaren esparruan, eta, bereziki, kontsumitzailearen jokaeraren azterketan, bai azterlan kuantitatiboetan bai kualitatiboetan eta ingurune errealetan
  • Esperientzia izatea kontsumitzailearen jokaera behatzeko teknologien erabileran
  • Diziplina eta kultura anitzeko giroan lan egiteko gaitasuna
  • Lan-hizkuntzak: ingelesa, gaztelania eta euskara
  • Norbere autoa edukitzea kontuan hartuko da
  • Laburtzeko gaitasuna
  • Proaktibotasuna

Interesatuta zaude? Bidali eskaera eta harremanetan jarriko gara zurekin.

Eskatu enplegu hau

Gara itzazu LABerekin zure proiektuaren edo negozioaren aukera guztiak.

Kontaktatu gaitzazu

Startups

Talentu eta ekintzailetzaren inkubagailua, proiektuak bultzatzeaz batera proban jartzen dituena kontzeptu gastronomikoak ingurune erreal batean.

Enpresak

Elikadura tresnak eta produktuak probatzen dituen laborategia, eta negozio lerro berriak garatzeko gunea.

Horeca

Formakuntza tekniko aplikaturako eta aholkularitza profesionalerako gune bat teknologia berrien eta gastronomia digitalaren alorrean.

Zer zapore du etorkizunak?