Zure soluzio teknologikoa LABen testatu nahi duzu?

3 uztaila 2023

Zure soluzio teknologikoa LABen testatu nahi duzu?

Berrikuntza, testuinguru erreala eta teknologiaren ikusgarritasuna dira kontuan hartuko diren irizpideetako batzuk

LABe–Digital Gastronomy Lab, Basque Culinary Center-eko berrikuntza irekiko living lab gastronomikoak, teknologia berrien probak testuinguru errealean egin ahal izateko deialdia ireki du. Ekimen honen helburua da teknologiaren ikusgarritasuna eta erabilera sustatzea gastronomiaren balio-kate osoan zehar.

Deialdia startupei, enpresei, ekintzaileei, garatzaileei, makerrei, unibertsitateei eta teknologia-zentroei zuzenduta dago, irtenbide berritzaileak eta benetako beharrak konpontzeko eta teknologiaren bidez erabiltzailearen esperientzia hobetzeko helburuarekin (mahaikide, sukaldea, aretoa edo kudeaketa).

Hautatutako proiektuek LABe–Digital Gastronomy Lab gune gastronomikoan probaldi pilotu bat egiteko aukera izango dute, berrikuntza-taldeak landutako metodologia batekin. Testeo horrekin, proiektuek onura hauek lortu ahal izango dituzte:

  • Benetako erabiltzaileen feedbacka.
  • Erreferentziazko ekosistema batean ikusgarritasuna izatea.
  • Sektoreko foro eta ekitaldi espezializatuetan zabaltzea, hala nola HIPeko Digital Gastronomy Startup Forumean.
  • Basque Culinary Center-eko LABen egindako ikerketa eta proiektuen portfolioan egotea.

Horrelako deialdien bidez, LABe–Digital Gastronomy Lab-ek sektore gastronomikoan berrikuntza eta ekosisteman lankidetza bultzatzen jarraitzen du, erabiltzaileak aro digitalean duen esperientzia hobetuko duten irtenbide berrien garapena sustatzeko.

Deialdia uztailaren 3tik 28ra egongo da zabalik.


Notice: Undefined variable: id in /var/www/vhosts/labe-dgl.com/httpdocs/wp-content/uploads/cache/5ee9993dfa1650461bb881c2869f235bf206b70c.php on line 37

Gara itzazu LABerekin zure proiektuaren edo negozioaren aukera guztiak.

Kontaktatu gaitzazu

Startups

Talentu eta ekintzailetzaren inkubagailua, proiektuak bultzatzeaz batera proban jartzen dituena kontzeptu gastronomikoak ingurune erreal batean.

Enpresak

Elikadura tresnak eta produktuak probatzen dituen laborategia, eta negozio lerro berriak garatzeko gunea.

Horeca

Formakuntza tekniko aplikaturako eta aholkularitza profesionalerako gune bat teknologia berrien eta gastronomia digitalaren alorrean.

Zer zapore du etorkizunak?