“Mahai Teknologikoa” LABen
14 otsaila 2022
Ostegunero bazkalorduan Tabakalera 5. solairuko LABe Restaurantean teknologia digitalak ezagutu ditzakezu
LABe -Digital Gastronomy Lab-, transformazio digitalarako berrikuntza eta esperimentazio laboregi eta jatetxea da. Bertan, jarduera inteaktibo berri bat sortu da, non erabiltzaileek bertan egiten diren garapen teknologikoak probatzeko aukera izango duten. Tresna hauek ostegunero bazkalorduan probatu daitezke. Jarduera berri honetan, BBC Innovation zentru teknologikoan aurrera eramandako hainbat proiektu izango dira ikusgai.
Ekimen honekin, eguneroko jatetxeko karta eskaintzen diren platerez gain, erabiltzaileek astero teknologia berri hauek ezagutzeko aukera izango dute, esperientza gastronomiko ezberdina izango delarik beraientzat.
Otsaileko ostegunetan, Mahai Teknologikoan EyeTrackerra teknologia izango da. Martxoan aldiz, Cattlechain (elikagai-trazabilitatea neurtzeko QR kodigoa) eta Eraztun Galbanikoak ezagutu ahalko dira.
Erreserba LABeko web orrian egin daiteke, aukeraketan “Mahai Teknologikoa” hartuz.
Notice: Undefined variable: id in /var/www/vhosts/labe-dgl.com/httpdocs/wp-content/uploads/cache/5ee9993dfa1650461bb881c2869f235bf206b70c.php on line 37