LABeko Mahai Teknologikoan EyeTrackerra probatu daiteke
14 otsaila 2022
Otsaileko ostegunetan, bazkalorduan tresna digital hau probatzeko aukera egongo da Tabakalerako jatetxean
Mahai Teknologikoaren lehenengo proba EyeTrackerra da, duela pare bat astetik eskuragarri dagoena LABen -Digital Gastronomy Lab. Tablet baten laguntzaz jatetxeko karta irakurri eta tresna honek begien posizionamendua jarraitzen du, erabiltzailearen erreakzioak ezagutuz. Menuaren diseinu konkretu baten eragina neurtuko da, elaborazioa, prezioa edo nutrizio balioak kontuan hartuta. Horrez gain, jankidearen amaierako aukeraketan arrazioa ulertzeko aukera eman dezake datuak aztertuaz.
Teknologia berri hau Basque Culinary Centerreko BBC Innovation teknologi zentruko “Begi Digitala” barne da eta Analisi Sentsorialeko taldeak parte hartu du bertan. Proiektua hobeto ezagutu nahi baduzu hurrengo helbidean infomazioa aurki dezakezu: https://innovation.bculinary.com/portfolio/begi-digitala/
Berrikuntza proiektua da, baina Living Lab bat denez (berrikuntza irekia eta teknologia berrien esperimentazio jatetxea), bazkalordua izugarrizko gastronomia esperientzia bihurtuko du. Horrez gain, elikadura osasungarria eta jasangarria lortu nahi denez, platerra aukeratzeko prozesua ezagutzeko aukera egongo da.
Erreserba LABe Restauranteko web orrian egin datieke, aukeraketan “Mahai Teknologikoa” sakatuz.
Notice: Undefined variable: id in /var/www/vhosts/labe-dgl.com/httpdocs/wp-content/uploads/cache/5ee9993dfa1650461bb881c2869f235bf206b70c.php on line 37