LABek Living Lab ziurtagiria lortu du eta Europako Living Lab Sareko (EnoLL) kide ofiziala da

3 uztaila 2019

LABek Living Lab ziurtagiria lortu du eta Europako Living Lab Sareko (EnoLL) kide ofiziala da

Eskaera eta berrikuspen prozesu sakon eta zehatz baten ondoren, LABek Living Lab ziurtagiria lortu du eta Europako Living Lab (EnoLL) sareko kide bihurtu da.

Ebaluazio batzordearen arabera, LABe – Digital Gastronomy Laborategiak eta haren planteamendu metodologikoak ezinbesteko irizpideak betetzen dituzte. Ondorioz, LABek Greziako Thessalonikin egitekoa den Open Living Lab Days (OLLD) egitasmoan parte hartuko du, irailaren 3tik 5era. Living Lab komunitate globalak urtero egiten duen bilkura da. Topagune horretan, bat egiten dute erakundeek, enpresek, enpresaburuek, akademikoek, living lab ordezkariek eta ekintzaileek, elkarlanean aritzeko: produktu eta zerbitzu berriak sortzeko, eztabaidarako eta teoriak arakatzeko oinarriak ezartzeko, eta erabiltzailean oinarritutako berrikuntza irekirako gomendioak prozesatzeko.


Notice: Undefined variable: id in /var/www/vhosts/labe-dgl.com/httpdocs/wp-content/uploads/cache/5ee9993dfa1650461bb881c2869f235bf206b70c.php on line 37

Gara itzazu LABerekin zure proiektuaren edo negozioaren aukera guztiak.

Kontaktatu gaitzazu

Startups

Talentu eta ekintzailetzaren inkubagailua, proiektuak bultzatzeaz batera proban jartzen dituena kontzeptu gastronomikoak ingurune erreal batean.

Enpresak

Elikadura tresnak eta produktuak probatzen dituen laborategia, eta negozio lerro berriak garatzeko gunea.

Horeca

Formakuntza tekniko aplikaturako eta aholkularitza profesionalerako gune bat teknologia berrien eta gastronomia digitalaren alorrean.

Zer zapore du etorkizunak?