LABe Digital Gastronomy Laborategian ekintzailetza gastronomikoari buruzko topaketa bat egingo da

3 ekaina 2019

LABe Digital Gastronomy Laborategian ekintzailetza gastronomikoari buruzko topaketa bat egingo da

“San Sebastian Gastronomy Startup Weekend” egitasmoak ekintzaileei eskaintzen die gastronomiari eta berrikuntzari buruzko ideia eta proiektuak garatzeko aukera, eta negozio eredu bihurtzekoa, epaimahai eta mentore adituen laguntzaz.

Ekainaren 21etik 23ra bitarteko asteburuan, BCCko LABe Digital Gastronomy Laborategiak ateak zabalduko dizkio “San Sebastian Gastronomy Startup Weekend” egitasmoari, aukera emateko ekintzaileei gastronomiari eta berrikuntzari buruzko ideia eta proiektuak eraldatzeko, epaimahai eta mentore adituen laguntzaz. Aplikazio, plataforma, gailu eta ekipamendu berriak eta beste negozio eredu berri batzuk erabiliko dira, sektorearen desafioei aurre egiteko, ingurune gastronomikoaren ekoizpen, banaketa, eraldaketa eta kontsumoaren faseetan.

Ekintzailetzan oinarritutako topaketa honen helburua izango da berrikuntza ekosistema ireki bat sortzea, partekatzeko, ikasteko eta ekintzaileen komunitatea eraiki eta indartzeko, baita dibertitzeko ere. Donostiako Startupweekend-a, Techstars ekintzaileei laguntzeko sare globalaren laguntzaz, zabalik egongo da sektore guztietako parte hartzaileentzat: berritzaileak, kreatiboak, foodieak, diseinatzaileak, ingeniariak, sukaldariak, kudeatzaileak, etab. Era honetako topaketak munduko 140 herrialdetan baino gehiagotan egiten dira, eta honako hau Donostian eginiko lehena izango da, aztergai harturik gastronomiaren balio katea.


Notice: Undefined variable: id in /var/www/vhosts/labe-dgl.com/httpdocs/wp-content/uploads/cache/5ee9993dfa1650461bb881c2869f235bf206b70c.php on line 37

Gara itzazu LABerekin zure proiektuaren edo negozioaren aukera guztiak.

Kontaktatu gaitzazu

Startups

Talentu eta ekintzailetzaren inkubagailua, proiektuak bultzatzeaz batera proban jartzen dituena kontzeptu gastronomikoak ingurune erreal batean.

Enpresak

Elikadura tresnak eta produktuak probatzen dituen laborategia, eta negozio lerro berriak garatzeko gunea.

Horeca

Formakuntza tekniko aplikaturako eta aholkularitza profesionalerako gune bat teknologia berrien eta gastronomia digitalaren alorrean.

Zer zapore du etorkizunak?