«Gastronomia Digital»eko negozioek arrakasta erdiesteko 10 printzipioak
16 martxoa 2020
Ostalaritzaren eta gastronomiaren eta elikagaien sektorearen iraultza digitalean arrakasta lortzeko eta horri eusteko jarraitu beharreko 10 gakoak aurkeztuko ditugu.
LABe Digital Gastronomy Lab-en LABE adituak elkartu egin ziren 2020ko otsailaren 24an, eta bilera horretan, Gastronomia Digitalaren definizioaz gogoeta egiteaz gain, zenbait printzipio edo gida ere zehaztu genituen, teknologia berriak eta berrikuntzak garatzen ari diren negozioek eta ekintzaileek jarraitu behar dituztenak denboran arrakasta lortuko badute (Gastronomiaren eta HORECAren alorrean).
LABe-k eta adituek aurkeztu zituzten printzipio horiek HIPeko Digital Gastronomy & Hospitality Startup Forumaren 2. edizioan, Madrilen.
TESTUINGURUA
Lehen urratsa Gastronomia Digitalaren kontzepturako definizio komun eta holistikoa adostea izan zen. Horretarako, abiapuntu hauek hartu ziren: Euskadiko Gastronomia eta Elikaduraren Plan Estrategikoa 2020an proposatutako «eraldaketa digitala»ren eta «Gastronomia»ren definizioak.
«Gastronomia digitala» honela definitzen da: teknologia digitalak, berriak eta aldakorrak erabiltzea, gizakiok pertsonen ongizate fisiko, mental eta sozialean eragina izan dezaketen elikagai eta edari onak landu, eraldatu, sortu, banatu eta kontsumitzeko prozesuak optimizatzeko.
Arrakasta-printzipioak definitzeko, 6 azterketa-prisma erabiltzen ditugu eta, prisma horien barruan, zenbait azpikategoria. Horiek egungo errealitate globala adierazten dute, zuzenean erlazionatzen dira gastroelikagaien sistemekin eta, horrenbestez, kontuan hartu behar dira:
PRISMAK/LENTEAK
1. Ingurumena eta natura
- Natura-baliabideen kudeaketa
- Nekazaritza birsortzailea
- Biodibertsitatea
- Animalien ongizatea
- Karbono-aztarna eta berotegi-efektuko gasak
- Hondakinak berreskuratzea, berrerabiltzea eta minimizatzea (zirkulartasuna)
- Trazabilitatea eta gardentasuna
2. Osasuna eta dietak
- Ongizate fisiko, mental eta soziala
- Elikadura eta malnutrizioarekin lotutako gaixotasunak
- Dieten ereduak
- Elikagaien segurtasuna
3. Giza faktorea eta lana
- Soldatak eta erregulazioa
- Segurtasuna
- Prestakuntza eta prestakuntza berritzea
- Gizakien eta makinen arteko bizikidetza
- Gaitasun eta zerbitzu berriak
- Lanaren eta norberaren bizitzaren arteko balantzea
- Migrazioa
4. Kultura eta gizartea
- Sormena eta nortasuna
- Kultura-aniztasuna eta kulturartekotasuna
- Gizarte-mugimenduak
- Sukaldaritzako tradizioak
- Gozamena, aisia eta entretenimendua
- Sozializazioa eta lankidetza
5. Zientzia eta teknologia
- Berrikuntzako eta berrikuntza irekiko prozesuak
- Etikoa
- Teknologia hartzea
- Datuak eta pribatutasuna kudeatzea
6. Merkatuak eta balio-trukeak
- Negozio-modelatzea
- Teknologia bidez bultzatutako neurketa, kudeaketa eta optimizazioa
- Bezeroen esperientzia
- Inbertsioak
- Nazioarteko merkataritza
ARRAKASTA-PRINTZIPIOAK
Arrakastatsu eta adierazgarri izan eta horri eusteko, gastronomian eta HORECAn berrikuntzak edo teknologia garatzen edo hartzen ari den negozio edo pertsona batek emaitzaren balizko ondorio guztiak ebaluatu behar ditu, eta horrez gain, hau ere egin behar du:
1. Teknologia gerorako eragin positiboko tresna modura erabili, gaur egun ingurunean eragiten dugun aztarna gutxituz.
2. Gure ingurunerako jarrera birsortzailea sustatu, planetari ordaina emateko, besterik gabe kendu ordez.
3. Teknologia erabili kultura-aldaketa zabala eta jateko ohitura osasungarriak dakartzan gomendio pertsonalizatuak sortzeko, baina baztertu gabe erabiltzaileari esploratzeko, espontaneoa izateko eta bere hautapenak deskubritzeko aukera ematea.
4. Teknologia erabili langileak sustatu, gaitu eta atxikitzeko, baita haien sormena sustatzeko ere.
5. Guztiontzako lan-estandar etikoak bermatu, bai eta egoera ahulean eta «gig ekonomia»n daudenentzat ere, ekitatea eta gardentasuna nabarmentzen dituzten ekimenen eta teknologien bitartez.
6. Teknologia eta sukaldaritzako teknika berria erabili elikagai eta gastronomia-esperientzia berriak garatzeko, lehendik daudenak besterik gabe imitatu ordez.
7. Elikagaien balioa sustatu sukaldaritza eta kultura tradizionalak zaintzeko bide modura, pertsonak konektatzeko, alienatu ordez.
8. Erabiltzailea hasieratik barne hartzen duten berrikuntza irekiko prozesuak garatu, bai eta diziplina anitzeko ikuspegiak ere, oraingo eta etorkizuneko belaunaldien beharrei heltzeko.
9. Eskalatzeko moduko teknologia aukeratu, pertsonen onena ateratzeko eta ekonomikoki jasangarria izateko oinarrizko tresna izan dadin.
10. Negozio-eredu jasangarri eta bideragarria eraiki jardunbide zuzen eta gardenen bidez, eta teknologia aplikatzearekin batera erabiltzaile-esperientzia xarmagarriak ere ezarri.
Notice: Undefined variable: id in /var/www/vhosts/labe-dgl.com/httpdocs/wp-content/uploads/cache/5ee9993dfa1650461bb881c2869f235bf206b70c.php on line 37