Culinary Action azelerazio programaren lehen edizioa amaitu da

11 ekaina 2019

Culinary Action azelerazio programaren lehen edizioa amaitu da

7 startup aritu dira BCCk antolatutako Culinary Action azelerazio programaren lehen edizioan.

2 hilabeteko programa bete baten ondoren, datozen 3 hilabeteetan startup parte hartzaileek BCC Innovation taldearen aholkularitza teknikoa jasoko dute, proiektua garatzeko plan espezifiko batekin batera.

Ekainaren 21ean, LABeren instalazioetan, demo-day jardunaldia egingo da zazpi parte hartzaileekin. Jardunaldi horretan, startup parte hartzaileek beren proiektuak aurkeztuko dituzte gastronomia eta elikadura sektoreko enpresen eta inbertitzaileen aurrean.

Lehenengo edizioan aukeratu diren startupak proposamen abangoardistak dituzte. Produktu berrien alorrean, kontzientzia ekologikoa eta jasangarria duten proiektuak aukeratu dira, jatorri beganoko produktuak eskaintzen dituztenak: Veggie Karma, gazta beganoak eta zero kilometrokoak, edo Calabizo, kalabazaz eginiko txorixo beganoa. Halaber, merkatura zabaltzen hasi diren produktuak; hala nola Becrit, intsektuekin eginiko produktuak merkaturatzen dituen startup bat, eta Abagune, bitterrak kalamuaz egiteko proposamen bat. Gainera, haragi produktu tradizionalak eskaintzen dituzten proposamenak daude, herentzia gastronomikoari eusten diotenak garapen jasangarriaren ikuspegitik: Chenta Pirineo. Beste ikuspegi sektorial batetik, turismo gastronomikora bideratutako startup batek parte hartzen du, GoFoodie, eta #restech-era orientatutako proiektu bat, Watson, biak ala biak proposamen berritzaileekin sektore helduago hauetan.

Bigarren edizioa 2019ko urrian egingo da. Foodtech, Agrotech, Restech eta turismo gastronomikoko startupak gonbidatuko dira, balio proposamen disruptibo bat dutenak eta jadanik beren negozio eredu edo prototipoa probatu dutenak.


Notice: Undefined variable: id in /var/www/vhosts/labe-dgl.com/httpdocs/wp-content/uploads/cache/5ee9993dfa1650461bb881c2869f235bf206b70c.php on line 37

Gara itzazu LABerekin zure proiektuaren edo negozioaren aukera guztiak.

Kontaktatu gaitzazu

Startups

Talentu eta ekintzailetzaren inkubagailua, proiektuak bultzatzeaz batera proban jartzen dituena kontzeptu gastronomikoak ingurune erreal batean.

Enpresak

Elikadura tresnak eta produktuak probatzen dituen laborategia, eta negozio lerro berriak garatzeko gunea.

Horeca

Formakuntza tekniko aplikaturako eta aholkularitza profesionalerako gune bat teknologia berrien eta gastronomia digitalaren alorrean.

Zer zapore du etorkizunak?