Cattlechain ixteko ekitaldian, LABen egindako animalien trazabilitateari buruzko testeoa aurkezten dugu

30 martxoa 2022

Cattlechain ixteko ekitaldian, LABen egindako animalien trazabilitateari buruzko testeoa aurkezten dugu

Basque Culinary Center-en egin den jardunaldi honetan, Ainhoa Juaristi gure produktu teknologikoaren garatzaileak digitanimaliarekin lankidetzan egindako aurrerapenetako batzuk aurreratu ditu.

 

Cattlechain proiektu europarraren amaiera dela eta, abeltzainen eta kontsumitzaileen arteko eten digitala ezabatzea helburu duena, atzo LABe Digital Gastronomy Lab-ek, gastronomiaren eraldaketa digitalaren esperimentazio eta berrikuntza irekiko laborategia,  lankidetzari buruzko hitzaldi batean parte hartu genuen.

 

Ekitaldi honen helburua Cattlechain proiektuaren helburuak eta emaitza nagusiak aurkeztea izan da. Bertan Ainhoa Juaristik, produktu teknologikoen garatzaileak, “eLab experiment: Consumer experience and beef traceability” (Esperimentu eLab: kontsumitzailearen esperientzia eta behi-haragiaren trazabilitatea) izeneko hitzladian, gure living lab-ean ostegunero “Mahai Teknologikoan” egiten diren teknologia testatze eta esperimentazio dinamiten ondorio batzuk partekatu ditu.

 

Bere hitzaldian, Juaristik azaldu ahal izan zuen nola planteatzen den gure berrikuntza irekiko eta eraldaketa digitalaren esperimentazioko laborategia BCC Innovation-en ekosisteman, Basque Culinary Center-eko Gastronomia Zentro Teknologikoan. Izan ere, LABek testuinguru errealean esperimentatzeko espazio bat izateko aukera ematen digu, bulegoak, coworking-guneak edo prototipatze-sukaldea dituena, non gure jatetxeko esperientzia gastronomikoaz ere goza daitekeen.

 

Garatzen ditugun jarduera ugarien artean, teknologien testatzea eta esperimentazioa da horietako bat. Hemen digitanimal, geolokalizazioan eta ganaduaren monitorizazioan munduko liderra den enpresa espainiarra, lagundu ahal izan dugu QR kode batzuk probatzen. Kode horiek animalien trazabilitatea erakusten dute, ostegun bazkalorduan gure Mahai Teknologikoaren proposamen interaktiboaren arabera.

 

Hiru asteko testatze ondoren, hona hemen dinamika horretatik atera ditugun emaitzetako batzuk:

  • Beharrezkoa da informazio zehatza erakustea, erabiltzailearengan eragin positiboa sortzeko.
  • Animaliaren jatorriari buruzko informazioa izateak eta platerera iritsi arte igaro den prozesu guztiak sinesgarritasun handiagoa ematen dio kontsumituko den produktuari.
  • Jatetxearen testuinguruan, mota guztietako erabiltzaileentzako zerbitzu irisgarria sortu behar da, maila teknologikoan, fisikoan eta kognitiboan.
  • Esperientzia interaktiboak jatetxearekin eta janariarekin koherentea den storytelling batean egon behar du sartuta, eta bertan ez zaio protagonismoa kendu behar janariari, baizik eta elkarren osagarri izan behar dute.

 

Jardunaldiaren amaieran, parte-hartzaileek teknologia honekin elkarreragin ahal izan dute beren bazkarian, gastronomiaren eraldaketa digitala bultzatzeko helburua duten testeatzeko eta esperimentatzeko dinamiken erakustaldi gisa.

 

Cattlechain proiektua “Nekazaritzatik Mahaira” doan Europako Itun Berdearen barruan kokatzen da, eta Europako Batzordeak finantzatzen du abeltzaintzaren sektorea digitalki eraldatzeko helburuarekin, trazabilitate osoa eta animalien ongizatea bermatuz.

 

Kasu honetan, “Cattlechain: optimizing farm productivity and animal welfare using IoT & Blockchain” (Cattlechain: baserrien produktibitatea eta animalien ongizatea optimizatuz IoT & Blockchain erabiliz) ekitaldia ekimena amaitu dela-eta egin da, eta Isabel Bombal, Nekazal Garapeneko zuzendari nagusia, egon da bertan.


Notice: Undefined variable: id in /var/www/vhosts/labe-dgl.com/httpdocs/wp-content/uploads/cache/5ee9993dfa1650461bb881c2869f235bf206b70c.php on line 37

Gara itzazu LABerekin zure proiektuaren edo negozioaren aukera guztiak.

Kontaktatu gaitzazu

Startups

Talentu eta ekintzailetzaren inkubagailua, proiektuak bultzatzeaz batera proban jartzen dituena kontzeptu gastronomikoak ingurune erreal batean.

Enpresak

Elikadura tresnak eta produktuak probatzen dituen laborategia, eta negozio lerro berriak garatzeko gunea.

Horeca

Formakuntza tekniko aplikaturako eta aholkularitza profesionalerako gune bat teknologia berrien eta gastronomia digitalaren alorrean.

Zer zapore du etorkizunak?