Robert Wuebker
Irakasle atxikia
Utahko Unibertsitatea
Salt Lake City, Estatu Batuak
Robert Wuebker irakasle atxikia da Utahko Unibertsitateko Enpresa Ekimena eta Estrategia Sailean.
Gainera, Diseinu eta Ingeniaritza eskoletan ere aritzen da, eta irakasle gonbidatua da Suitzako St Gallen Unibertsitatean. Ikerketan eta irakaskuntzan, gai nagusi ditu berrikuntza, espiritu ekintzailea eta esperimentazioa enpresa berrietan eta jadanik sendotutako konpainietan. 20 urtetik gorako ibilbidea egin du startupen sortzaile edo partaide gisa, eta hainbat erakunderen buru izan da, haien fundazioan eta finantzaketan. Duela gutxi, bere ikasleekin batera, The Foundry sortu du, hainbat sari jaso dituen enpresa laguntza eta gaikuntzarako programa berritzailea. Programaren arrakastaren ondorioz, irabazi asmorik gabeko erakunde bat sortu da –Quatere–, egitasmoa garatzeko, Global Entrepreneurship Network sare globalaren barnean dagoena.