Beatriz Romanos

Beatriz Romanos

Sortzaile eta editorea

TechFood Magazine

Madrid

Beatriz Romanos TechFood Magazine-ren sortzailea eta editorea da, erreferentziazko argitalpena food innovation eta food tech alorretan.

2014az geroztik aztergai du teknologiak, digitalizazioak eta oro har berrikuntzak elikaduraren munduan duten eragina. Dibulgazio zereginetan, estatuko eta nazioarteko konferentzia ugaritan aritzen da hizlari gisa. Partner gisa ere dihardu jardunaldi askotarikoetan: HIP (Horeca Professional Expo-Hospitality 4.0 Congress), SouthSummit, Eat2Go, Seeds&Chips, Smart Kitchen Summit. Aholkulari modura, elkarlanean dihardu elikaduraren eta errestaurazioaren sektoreko enpresa eta erakundeekin. Gainera, startup mentorea da hainbat azeleragailutan: Culinary Action! (Basque Culinary Center), METRO Accelerator Program by Techstars (Hospitality eta Retail programak), TERRA Accelerator by Rabobank, edo Talentum Startups- elBulliLab. Errestaurazioaren Sektorearen Digitalizazio Txostenaren zuzendari izan da, Basque Culinary Centerrekin batera garatutako egitasmoa.

Beatrizek 20 urtetik gorako ibilbidea egin du industria teknologikoan, hainbat enpresatako marketin eta komunikazio zuzendari gisa: Qualcomm, NTT Communications edo COLT Telecom.

Kontaktatu adituarekin

Gara itzazu LABerekin zure proiektuaren edo negozioaren aukera guztiak.

Kontaktatu gaitzazu

Startups

Talentu eta ekintzailetzaren inkubagailua, proiektuak bultzatzeaz batera proban jartzen dituena kontzeptu gastronomikoak ingurune erreal batean.

Enpresak

Elikadura tresnak eta produktuak probatzen dituen laborategia, eta negozio lerro berriak garatzeko gunea.

Horeca

Formakuntza tekniko aplikaturako eta aholkularitza profesionalerako gune bat teknologia berrien eta gastronomia digitalaren alorrean.

Zer zapore du etorkizunak?